Magisteritzako ikasle baten bloga da hau.

Hementxe ikusiko dituzue hezkuntzarekin zerikusia duten: artikuluak, albisteak, bideoak ... Baina lasai oraindik hasi berria naiz mundu honetan, beraz, pazientzia apur bat eskatzen dizuet.

2012/10/03

FINLANDIAKO HEZKUNTZA


Egun on!

Guztiok dakigu Finlandiako Hezkuntza Europako sistema hoberena dela eta primerako emaitzak lortzen dituela PISA informean. 

Herrialde desberdinetatik joaten dira haien eredua aztertzeko eta haien arrakastaren zergatiak ezagutzeko. Garrantzitsua da, nire ustez, alde guztiak ezagutzea. Finlandiako hezkuntza posible egiten duena ez da bakarrik Hezkuntza legea. Haien eskoletan gertatzen dena ezagutzeko ezinbestekoa da haien gizartea aztertzea: biztenleriak ordaintzen dituen zergen zenbatekoa, zer egiten duen gobernuak zergekin, zenbatekoa da haien aitatasun eta amatasun bajak, zer nolako inplikazioa duten gurasoek, inmigranteen kopurua eta jatorria... eta beste hainbat faktore.

Dena den, herrialde batean funtzionatzen duena ez du zertan gure herrian funtzionatu behar. Gure ingurua, gizartea, eskola antolakuntza, instituzioen eta gurasoen inplikazioa ez da berdina eta horregatik ezin dugu Finlandiako hezkuntza kopiatu edo gure herrira inportatu, zeren eta emaitzak ez dira berdinak izango.

Hemen usten dizuet Hik Hasi aldizkariaren linka non Finalndiako Hezkuntzaren gakoak azaltzen diren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario