Magisteritzako ikasle baten bloga da hau.

Hementxe ikusiko dituzue hezkuntzarekin zerikusia duten: artikuluak, albisteak, bideoak ... Baina lasai oraindik hasi berria naiz mundu honetan, beraz, pazientzia apur bat eskatzen dizuet.

2012/12/10

ELEBIDUNEN ESTRES LINGUISTIKOA




Egun on!

Gaur Berria egunkariaren webgunean sartu naiz eta bideo interesgarri hau topatu dut. Elebidunen estresari buruz hitz egiten du.
Sarritan gure eguneroko bizitzan ez dakigu euskaraz edo gazteleraz egin eta testuinguruaren arabera jokatzen dugu, nahiz eta hau beti fidagarria ez izan.

2012/12/03

EUSKARAREN EGUNA


Gaur abenduak 3, gure hizkuntzaren eguna da, euskararen eguna. Milaka eta milaka urtez gure herriaren altxorra izan da. Beste mila urtez  Euskal Herriko altxorra izaten jarraitzea euskaldunon eskuetan dago.

Horregatik,gaur eta bihar,eskolan eta etxean, familian eta lagunartean, egizu euskaraz.