Magisteritzako ikasle baten bloga da hau.

Hementxe ikusiko dituzue hezkuntzarekin zerikusia duten: artikuluak, albisteak, bideoak ... Baina lasai oraindik hasi berria naiz mundu honetan, beraz, pazientzia apur bat eskatzen dizuet.

Mostrando entradas con la etiqueta emozioak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta emozioak. Mostrar todas las entradas

2012/11/02

EZ ETSI


Egun on!
Aste honetan adimen emozionalari buruz hitz egin dugu, eta barne motibazioa ezinbestekoa da. 

Nahiz eta egoera zaila izan beti dago itxaropena eta gure burua motibatzea ezinbestekoa da aurrera jarraitzeko. Nick Vujicic jarraitzeko eredu bat.

Bideo ikusi ondoren arazo handiena ere txiki bihurtzen da. Hunkigarria benetan!






2012/10/31

ADIMEN EMOZIONALA



Egun on!

Hilabete honetan Adimen emozionalari buruzko hitzaldi batera eta benetan interesgarria iruditu zitzaidan.

Emozioak dira mugitzen gaituena eta hauetaz jabetzea eta kontrolatzea ezinbestekoa da.
Interneten egon naiz begiratzen eta adimen emozioanala ondo laburtzen duen tesu hau topatu dut. Adimen emozioanalari sarrera emateko egokia da.

Adimen emozionala
Howard Gardner (1993), bere adimen anitzekin, adimentsua izatea ez dela adimen-koziente altua soilik edukitzea pentsatzen hasi zen. Gardenerrek adimena, besteak beste, bitan bereizi zuen: pertsona barnekoa eta pertsona artekoa.

Peter Salovey eta John Mayer (1990) adituek pertsona arteko eta pertsona barneko adimenari Adimen emozionala izena jarri zieten. Adimen emozionala izatea hiru ezaugarri nagusi biltzea esan nahi zuela proposatu zuten:
  • Norberaren emozioak eta gainerakoenak hautematea
  • Hauteman diren emozio horiek ulertzea, bai norbanakoarengan bai gainerakoengan (enpatia)
  • Aurretik hauteman eta ulertu diren emozio eta afektu horiek erregulatzeko gaitasuna

2012/10/15

SOLO ES EL PRINCIPIO FILMA

Egun on!

Hemen usten dizuet "solo es el principio" filmearen trailerra. Pelikula honetan ikusten da, nola egiten duten filosofia 3 eta 4 urteko haurrek. Amodio, politika, heriotza eta beste hainbat gaiei buruz hitz egiten dute, eta beti bezala asko ikasten dugu haietaz.


2012/10/12

PUBLIKOA AHO BETE HORTZ UTZI ZUEN ABESBATZA



 Egun on!

Umeek askotan lekzioak ematen dizkigute eta bideoan errealitate oso ezberdinak bizi dituzten umeak daudela erakusten digute. Munduan 3 segundutan ume bat gosez hiltzen da eta askotan hori ahazten zaigu.

Koro hau osatzen duten haurrek ume guztiek ez dutela aukera berdinak erakusten digute modu oso bisualean.

Ikusi bideoaren amaiera harrigarria.

2012/10/04

HAURREN AUTOKONTROLA

Egun on!

Autokontrola estimulu baten aurrean gure ekintzak kontrolazeko gaitasuna bezala defini dezakegu.

Hemen usten dizuet youtuben aurkitutako bideo bat, haurren autokontrola erakusten diguna. Ingelez egon arren ondo ulertzen da esperimentua. Haurrak gela batean sartzen dituzte bonboi goxo- goxo batekin.  Haiekin gelan dagoen emakumeak esaten die bera gelatik aterako dela eta bera kanpoan dagoen denboran gozokia jaten ez badute, berriz sartzerakoan beste bonboi bat emango diela. Ikusi umeek egiten dutena: