Magisteritzako ikasle baten bloga da hau.

Hementxe ikusiko dituzue hezkuntzarekin zerikusia duten: artikuluak, albisteak, bideoak ... Baina lasai oraindik hasi berria naiz mundu honetan, beraz, pazientzia apur bat eskatzen dizuet.

2012/11/28

GABONAK ETA JOSTAILUAK

Kaixo lagunak! 


Gabonak hurbiltzen diren einean telebistan gero eta jostailu iragarki gehiago ikusten ditugu. Kontsumismoa bultzatzen dute, hori badakigu, baina badago beste mezu sutilagoa, nahiz eta batzuetan sutila ez izan. Genero desberdinatasuna. Gizartearen gehiengoak urte osoan zehar berdintasunaren alde lan egiten du, saiatzen gara umeak berdintasunaren balorea barneratzea eta hilabetean jostailu enpresek haien iragarkiekin lan hori guztia desegiten dute.


Urte osoan zehar esaten diegu umeei ez daudela  nesken eta mutilen jolasak eta jostailuak, baina gabonetan ikusten dituzten iragarkiak kontrako mezua helarazten diete. Badakigu, zer nolako garrantzia daukaten hedabideek haurtzaroan, horregatik saiatu behar dugu berdintasunaren mezua indartzen.

Hemen usten dizuet adibide bat. Ikusi, pentsatu eta komentatu.








2012/11/27

HEZIKETA MEDIATIKOA



Egun on!

Dakigunez IKTak ezinbestekoan dira gaur egungo hezkuntzan, baina, badakizkigu IKTak ondo erabiltzen?

Sarean arrisku ugari topa ditzakegu eta hauek ekidetzeko tresna batzuk lortu edo garatu behar ditugu. Bideo honek modu argian erakusten digu IKtak ekartzen dizkuguten onurak eta zer nolako gaitasunak landu behar ditugun mundu birtualean modu onuragarri batean murgiltzeko.
Ikusi. aztertu eta komentatu!

IRAKASLEAREN EGUNA

Gaur Azaroak 27 irakaslearen eguna da, beraz, zorionak irakasle guztioi.

"Para enseñar a los demás, primero has de hacer tú algo muy duro: has de enderezarte a ti mismo." Budak esandako hitz hauek nire ustez oso egokiak dira, ez baitugu inoiz ahaztu behar gure formakuntza ezinbestekoa dela.

2012/11/23

URAREN HISTORIA




Gure planetan dauden baliabide naturalak agortzen ari dira batez ere, gizakion kontrolik gabeko jarduerengatik. Gure ingurunearekiko errespetua sustatzea ezinbestekoa da hezkuntzan, eta sarritan lantzen ez dugun balorea da. Honetaz konzientzia hartzeko  hemen usten dizuet Hego Amerikan  egindako film laburra eta uraren historia kontatzen diguna. Benetan interesgarria.

Ikusi eta kontzentzia hartu!

2012/11/18

NI UNO MENOS FILMA


Egun on guztioi! 

Gaur Ni uno menos filma ikusi dut eta benetan hunkigarria eta polita iruditu zait. Txinako herrixka baten irakaslearen istoria kontatzen digu. Irakaslea 13 urteko neska da eta herrixka baten irakaslearen ordezkoa da. Bere helburua: irakaslea bueltatzean ume guztiak eskolan jarraitzea.

Hemen trailerra usten dizuet, ikusi nahi baduzue youtuben eskegita  dago. 

Gozatu!


2012/11/16

WERT PARA CREER



Egun on! 

Gaur berriz ere Wert ministroak ezarri nahi dituen murrizketaz hitz egin behar dut.

Murrizketak direla medio gure hezkuntzak aldaketak jasoko ditu. Wert ministroak orain dela aste batzuk esan zuen ikasle katalanak espainolizatu behar zirela. Eredu hori Euskal Herrira ere ekarri dezakegu.

Hemen usten dizuet Wert minostroak atera nahi duen lege berriak zer nolako eragina izango duen gure hezkuntzan, adibidez, Euskal Curriculumaren murrizketa. Naiz egunkariak idatzitako artikulua irakurtzeko klikatu irudian.





2012/11/12

GURE SISTEMAREN BENETAKO ZERGATIA


Egun on!

Nolakoa da gure hezkuntza sistema? Zergatik da horrelakoa? Galdera hauek hurrengo bideoak erantzugo ditu Ken Robinsonen ideietan oinarritzen.

Saiatu naiz  bideoa euskaraz topatzen baina bakarrik gazteleraz aurkitu dut, baina oso ondo ulertzen da.

Oso interesgarria pentsatu eta komentatu.




2012/11/02

EZ ETSI


Egun on!
Aste honetan adimen emozionalari buruz hitz egin dugu, eta barne motibazioa ezinbestekoa da. 

Nahiz eta egoera zaila izan beti dago itxaropena eta gure burua motibatzea ezinbestekoa da aurrera jarraitzeko. Nick Vujicic jarraitzeko eredu bat.

Bideo ikusi ondoren arazo handiena ere txiki bihurtzen da. Hunkigarria benetan!