Magisteritzako ikasle baten bloga da hau.

Hementxe ikusiko dituzue hezkuntzarekin zerikusia duten: artikuluak, albisteak, bideoak ... Baina lasai oraindik hasi berria naiz mundu honetan, beraz, pazientzia apur bat eskatzen dizuet.

2012/12/10

ELEBIDUNEN ESTRES LINGUISTIKOA




Egun on!

Gaur Berria egunkariaren webgunean sartu naiz eta bideo interesgarri hau topatu dut. Elebidunen estresari buruz hitz egiten du.
Sarritan gure eguneroko bizitzan ez dakigu euskaraz edo gazteleraz egin eta testuinguruaren arabera jokatzen dugu, nahiz eta hau beti fidagarria ez izan.

2012/12/03

EUSKARAREN EGUNA


Gaur abenduak 3, gure hizkuntzaren eguna da, euskararen eguna. Milaka eta milaka urtez gure herriaren altxorra izan da. Beste mila urtez  Euskal Herriko altxorra izaten jarraitzea euskaldunon eskuetan dago.

Horregatik,gaur eta bihar,eskolan eta etxean, familian eta lagunartean, egizu euskaraz.

2012/11/28

GABONAK ETA JOSTAILUAK

Kaixo lagunak! 


Gabonak hurbiltzen diren einean telebistan gero eta jostailu iragarki gehiago ikusten ditugu. Kontsumismoa bultzatzen dute, hori badakigu, baina badago beste mezu sutilagoa, nahiz eta batzuetan sutila ez izan. Genero desberdinatasuna. Gizartearen gehiengoak urte osoan zehar berdintasunaren alde lan egiten du, saiatzen gara umeak berdintasunaren balorea barneratzea eta hilabetean jostailu enpresek haien iragarkiekin lan hori guztia desegiten dute.


Urte osoan zehar esaten diegu umeei ez daudela  nesken eta mutilen jolasak eta jostailuak, baina gabonetan ikusten dituzten iragarkiak kontrako mezua helarazten diete. Badakigu, zer nolako garrantzia daukaten hedabideek haurtzaroan, horregatik saiatu behar dugu berdintasunaren mezua indartzen.

Hemen usten dizuet adibide bat. Ikusi, pentsatu eta komentatu.








2012/11/27

HEZIKETA MEDIATIKOA



Egun on!

Dakigunez IKTak ezinbestekoan dira gaur egungo hezkuntzan, baina, badakizkigu IKTak ondo erabiltzen?

Sarean arrisku ugari topa ditzakegu eta hauek ekidetzeko tresna batzuk lortu edo garatu behar ditugu. Bideo honek modu argian erakusten digu IKtak ekartzen dizkuguten onurak eta zer nolako gaitasunak landu behar ditugun mundu birtualean modu onuragarri batean murgiltzeko.
Ikusi. aztertu eta komentatu!

IRAKASLEAREN EGUNA

Gaur Azaroak 27 irakaslearen eguna da, beraz, zorionak irakasle guztioi.

"Para enseñar a los demás, primero has de hacer tú algo muy duro: has de enderezarte a ti mismo." Budak esandako hitz hauek nire ustez oso egokiak dira, ez baitugu inoiz ahaztu behar gure formakuntza ezinbestekoa dela.

2012/11/23

URAREN HISTORIA




Gure planetan dauden baliabide naturalak agortzen ari dira batez ere, gizakion kontrolik gabeko jarduerengatik. Gure ingurunearekiko errespetua sustatzea ezinbestekoa da hezkuntzan, eta sarritan lantzen ez dugun balorea da. Honetaz konzientzia hartzeko  hemen usten dizuet Hego Amerikan  egindako film laburra eta uraren historia kontatzen diguna. Benetan interesgarria.

Ikusi eta kontzentzia hartu!

2012/11/18

NI UNO MENOS FILMA


Egun on guztioi! 

Gaur Ni uno menos filma ikusi dut eta benetan hunkigarria eta polita iruditu zait. Txinako herrixka baten irakaslearen istoria kontatzen digu. Irakaslea 13 urteko neska da eta herrixka baten irakaslearen ordezkoa da. Bere helburua: irakaslea bueltatzean ume guztiak eskolan jarraitzea.

Hemen trailerra usten dizuet, ikusi nahi baduzue youtuben eskegita  dago. 

Gozatu!