Magisteritzako ikasle baten bloga da hau.

Hementxe ikusiko dituzue hezkuntzarekin zerikusia duten: artikuluak, albisteak, bideoak ... Baina lasai oraindik hasi berria naiz mundu honetan, beraz, pazientzia apur bat eskatzen dizuet.

Mostrando entradas con la etiqueta hizkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hizkuntza. Mostrar todas las entradas

2012/12/10

ELEBIDUNEN ESTRES LINGUISTIKOA




Egun on!

Gaur Berria egunkariaren webgunean sartu naiz eta bideo interesgarri hau topatu dut. Elebidunen estresari buruz hitz egiten du.
Sarritan gure eguneroko bizitzan ez dakigu euskaraz edo gazteleraz egin eta testuinguruaren arabera jokatzen dugu, nahiz eta hau beti fidagarria ez izan.

2012/12/03

EUSKARAREN EGUNA


Gaur abenduak 3, gure hizkuntzaren eguna da, euskararen eguna. Milaka eta milaka urtez gure herriaren altxorra izan da. Beste mila urtez  Euskal Herriko altxorra izaten jarraitzea euskaldunon eskuetan dago.

Horregatik,gaur eta bihar,eskolan eta etxean, familian eta lagunartean, egizu euskaraz.

2012/10/10

WERT PARA CREER

Egun on!

Gure ministroarentzat hezkuntza eta adoktrinamendua gauza bera da. Gaur ikasle katalanak "espaniolizatu" nahai duela esan du. Nire ustez, hezkuntzan askatasunean dauka bere oinarria eta askatusuna da gizaki askeak eta kritikoak sortzen dituena.

Bestaldetik, hezkuntzak identite guztiak errespetatu eta barnean hartu behar ditu eta ez banakoen sentimpenak zapaldu eta baztertu.

Wert ministroaren hitzak irakurri nahi badituzue, hemen usten dizuet "Berria" aldizkariaren berriaren linka.


2012/10/04

ELEANIZTASUNA DEFENDATZEN?


Egun on!
Berriz ere usten dizuet Wert ministroak hartutako edo hartu nahi dituen neurrien berri. Murrizketak ezarri ditu hezkuntzan, guztiok dakigunez, baina Catalunyan eta Balearsen gaztelaniaren erabilera "bermatzeko" badago dirua.
Bere ustez, neurri honek eleaniztasuna defendatzen du. Nire ustez, gaztelania inposatzea da neurri honen helburua. 
Hemen usten dizuet "Publico" egunkaritik hartutako berria. 
Wert holan jarraituz gero, nire blogaren pertsonai gorena izango da.



2012/09/19

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT

Hizkuntz bat ez da galtzen ez dakitenek hitz egiten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako,baizik. Gure altxorra defenda dezagun!