Magisteritzako ikasle baten bloga da hau.

Hementxe ikusiko dituzue hezkuntzarekin zerikusia duten: artikuluak, albisteak, bideoak ... Baina lasai oraindik hasi berria naiz mundu honetan, beraz, pazientzia apur bat eskatzen dizuet.

Mostrando entradas con la etiqueta hezkidetza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hezkidetza. Mostrar todas las entradas

2012/11/28

GABONAK ETA JOSTAILUAK

Kaixo lagunak! 


Gabonak hurbiltzen diren einean telebistan gero eta jostailu iragarki gehiago ikusten ditugu. Kontsumismoa bultzatzen dute, hori badakigu, baina badago beste mezu sutilagoa, nahiz eta batzuetan sutila ez izan. Genero desberdinatasuna. Gizartearen gehiengoak urte osoan zehar berdintasunaren alde lan egiten du, saiatzen gara umeak berdintasunaren balorea barneratzea eta hilabetean jostailu enpresek haien iragarkiekin lan hori guztia desegiten dute.


Urte osoan zehar esaten diegu umeei ez daudela  nesken eta mutilen jolasak eta jostailuak, baina gabonetan ikusten dituzten iragarkiak kontrako mezua helarazten diete. Badakigu, zer nolako garrantzia daukaten hedabideek haurtzaroan, horregatik saiatu behar dugu berdintasunaren mezua indartzen.

Hemen usten dizuet adibide bat. Ikusi, pentsatu eta komentatu.








2012/09/19

WERT PARA CREER

Hauek izan dira Hezkuntza Ministroak murrizketa eta murrizketa bitartean esandako azken hitzak:

Wert, a 'Vanity Fair': "El sistema educativo es mediocre"

El ministro de Educación espera conseguir "consenso para reformarlo" y volvió a defender las subvenciones a los centros que discriminan por sexos

Hezkuntza ministroa,Jose Ignacio Wert, murrizketen politikaren alde agertu da berriz ere eta hezkuntza sistemaren kontra egin du. Bere azken elkarrizketa "Vanity Fair" aldizkariari eman dio, hau da, oraindik ez dio eman inolako azalpenik hezkuntza komunitateari baina Vanity Fair aldizkariari.
Elkarrizketa honetan sexuaren arabera banatzen duten ikastetxeei gobernuak subentzioak emango dizkiela  esan du. Eskola hauek pribatuak direnez genero desberdintasunak sustatzen duten eskola hauek guztion zergekin ordainduko ditugu.
Gehiago jakin nahi baduzue "Publico" egunkari digitaletik hartutako artikuluaren linka usten dizuet.

http://www.publico.es/espana/442540/wert-a-vanity-fair-el-sistema-educativo-es-mediocre