Magisteritzako ikasle baten bloga da hau.

Hementxe ikusiko dituzue hezkuntzarekin zerikusia duten: artikuluak, albisteak, bideoak ... Baina lasai oraindik hasi berria naiz mundu honetan, beraz, pazientzia apur bat eskatzen dizuet.

2012/10/31

ADIMEN EMOZIONALA



Egun on!

Hilabete honetan Adimen emozionalari buruzko hitzaldi batera eta benetan interesgarria iruditu zitzaidan.

Emozioak dira mugitzen gaituena eta hauetaz jabetzea eta kontrolatzea ezinbestekoa da.
Interneten egon naiz begiratzen eta adimen emozioanala ondo laburtzen duen tesu hau topatu dut. Adimen emozioanalari sarrera emateko egokia da.

Adimen emozionala
Howard Gardner (1993), bere adimen anitzekin, adimentsua izatea ez dela adimen-koziente altua soilik edukitzea pentsatzen hasi zen. Gardenerrek adimena, besteak beste, bitan bereizi zuen: pertsona barnekoa eta pertsona artekoa.

Peter Salovey eta John Mayer (1990) adituek pertsona arteko eta pertsona barneko adimenari Adimen emozionala izena jarri zieten. Adimen emozionala izatea hiru ezaugarri nagusi biltzea esan nahi zuela proposatu zuten:
  • Norberaren emozioak eta gainerakoenak hautematea
  • Hauteman diren emozio horiek ulertzea, bai norbanakoarengan bai gainerakoengan (enpatia)
  • Aurretik hauteman eta ulertu diren emozio eta afektu horiek erregulatzeko gaitasuna
Baina beranduago, ezaugarrien inguruko aurreko definizioak sortzen zituen zailtasunak gainditzeko asmoz, egile horiek Adimen emozionalean nahastutako prozesuen sailkapen berri bat proposatu zuten:

1. Emozioa hautematea, baloratzea eta adieraztea
  • Norberaren emozioak portaera, sentimendu eta pentsamenduetan identifikatzeko gaitasuna.
  • Besteengan emozioak identifikatzeko gaitasuna, artean… hizkuntza, soinu, itxura eta portaeraren bidez.
  • Emozioak era egokian adierazteko eta sentimendu horiekin lotutako beharrak komunikatzeko gaitasuna.
  • Emozioen adierazpen zehatz eta zehaztasunik gabekoak, zintzoak eta zantarrak bereizteko gaitasuna.
2. Emozioak pentsamendua errazten du
  • Emozioek pentsamendua lehenesten dute arreta informazio garrantzitsuan jarriz.
  • Emozioen intentsitatea baliagarria izan daiteke sentimenduak oroitu eta baloratzeko.
  • Aldaketak gogo-aldartean pertsonen baikortasun eta ezkortasunean eta ikuspuntu desberdinen kontsiderazioan eragina dute.
  • Egoera emozionalek arazoei aurre egiteko era suspertzen dute (adib.: zoriontasunak sormen-arrazoiketa errazten du).
3. Emozioak ulertu eta aztertzea, ezagutza emozionala erabiltzea
  • Emozioak etiketatzeko eta emozioen eta irudikatzen dituzten hitzen arteko harremanak aztertzeko trebetasuna (adib.: sinpatia eta maitasunaren arteko harremana).
  • Harreman emozionaletan esanahiak interpretatzeko gaitasuna.
  • Aldibereko sentimendu konplexuak ulertzeko gaitasuna (maitasuna-gorrotoa; beldurra-harridura).
  • Trantsizio emozionalak antzemateko gaitasuna (adib.: suminetik gogobetetasunera; edo suminetik lotsara).
4. Emozioen erregulazioa emozioa eta adimena areagotzea sustatzeko
  • Bai sentimendu atseginak bai ezatseginak onartzeko gaitasuna.
  • Emozioetara hurbildu edo horietatik urruntzeko gaitasuna, bere baliagarritasuna edo ematen digun informazioa epaitzeko dugun eraren arabera.
  • Emozioak norberarekiko eta besteekiko monitorizatzeko gaitasuna (adib.: argiak, eragin handikoak, zentzuzkoa… diren antzeman).
  • Norberarengan eta besteengan emozioak erregulatzeko gaitasuna; plazera ematen dutenak areagotuz eta ezkorrak neurtuz, ematen diguten informazioa ito edo puztu gabe.

Ondoren, D. Golemanen Eredu Mistoaren (1995) oinarrizko 5 gaitasunak aurkezten ditugu:
  1. Auto-kontzientzia emozionala: norberaren emozioak antzematea Norberaren emozioak hauteman eta izena eman ahal izatea. Gainerako ezaugarri emozional gehienak honengan oinarritzen dira.
  2. Auto-erregulazioa: norberaren emozioak maneiatzen jakitea Ezin ditugu gure emozioak hautatu, baina gure esku dago gure erreakzio emozionalak bideratu eta sortzetiko lehen mailako portaeraren programa osatzea edo ordezkatzea.
  3. Auto-motibazioa: izan daitekeena erabiltzea Adimen-koziente altuaz gain, iraunkortasuna, ikasten gozatu, norberarengan konfiantza izan eta porrotei aurre egitea bezalako ezaugarriak behar dira emaitza onak lortu nahi badira.
  4. Enpatia: gainerakoen lekuan jartzen jakitea Komunikazio emozionalaren % 90 hitzik gabe egiten da. Enpatiak, emozioak onartzen, arretaz entzuten eta hitzez adierazi ez diren pentsamendu eta sentimenduak ulertzea eskatzen du.
  5. 1.Gaitasun soziala: Harreman sozialak sortzeaBeste pertsona batzuekin kontaktua izaterakoan, gaitasun sozialak sartzen dira jokoan. Beste pertsona batzuekin harremanak izatea, besteak beste, harremanak sortu eta lantzeko dugun gaitasunaren menpe dago; gatazkak antzeman eta konpontzeko gaitasuna; tonu egokia aurkitzekoa; eta hizketakidearen gogo-aldartea antzematekoa.
Adimen emozionalaren kontzeptuaren balioa gure bizitzarentzat, gure harremanentzat eta munduaren inguruan ditugun ikuspuntuentzat, hain erabakigarria den aldea, hau da, emozioak, azpimarratzen dituela da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario