Magisteritzako ikasle baten bloga da hau.

Hementxe ikusiko dituzue hezkuntzarekin zerikusia duten: artikuluak, albisteak, bideoak ... Baina lasai oraindik hasi berria naiz mundu honetan, beraz, pazientzia apur bat eskatzen dizuet.

2012/09/26

HEZKUNTZA KANPAMENDU SAHARAUIETAN



Kaixo berriro!

Hemen usten dizuet aurkezpen bat hezkuntza kanpamenduetan azaltzen duena.

Zorionez, oso ondo ezagutzen dut herri saharuia eta orain deal 3 urte kanpamenduetan egon nintzen eta lehenengo pertsonan ezagutu nuen haien esperientzia. Haiek errekurtso eta egoera oso prekarioan bizi arren, kanpamenduetako ume guztiek eskola joaten dira eta derrigorrezko hezkuntza bukatzen dute.

Bestaldetik basamortuan ikusmen arazoak dituzten haur asko daude batez ere eguzkiak sortarazikoak eta horregatik ume itsuentsako eskola ere badago.

Espero dut bideo honekin hobeto ulertzea Sahara Herriaren egoera eta hezkuntza.

Sahara hurra!!

2012/09/19

WERT PARA CREER

Hauek izan dira Hezkuntza Ministroak murrizketa eta murrizketa bitartean esandako azken hitzak:

Wert, a 'Vanity Fair': "El sistema educativo es mediocre"

El ministro de Educación espera conseguir "consenso para reformarlo" y volvió a defender las subvenciones a los centros que discriminan por sexos

Hezkuntza ministroa,Jose Ignacio Wert, murrizketen politikaren alde agertu da berriz ere eta hezkuntza sistemaren kontra egin du. Bere azken elkarrizketa "Vanity Fair" aldizkariari eman dio, hau da, oraindik ez dio eman inolako azalpenik hezkuntza komunitateari baina Vanity Fair aldizkariari.
Elkarrizketa honetan sexuaren arabera banatzen duten ikastetxeei gobernuak subentzioak emango dizkiela  esan du. Eskola hauek pribatuak direnez genero desberdintasunak sustatzen duten eskola hauek guztion zergekin ordainduko ditugu.
Gehiago jakin nahi baduzue "Publico" egunkari digitaletik hartutako artikuluaren linka usten dizuet.

http://www.publico.es/espana/442540/wert-a-vanity-fair-el-sistema-educativo-es-mediocre

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT

Hizkuntz bat ez da galtzen ez dakitenek hitz egiten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako,baizik. Gure altxorra defenda dezagun!

ONGI ETORRIAK!

Ongi etorriak i(ra)kasle blogera. Zabaldu berri dut bloga hau hezkuntzaren inguruan hitz egiteko, zuen iritzia ezagutzeko, eztabaida gune bat sortzeko eta hezkuntzaren inguruan dauden berriak konpartitzeko.
Apurka apurka  bloga osatzen joango naiz .
Espero dut zuen interesekoa izatea.