Egun on!
Hilabete honetan Adimen emozionalari buruzko hitzaldi batera eta benetan interesgarria iruditu zitzaidan.
Hilabete honetan Adimen emozionalari buruzko hitzaldi batera eta benetan interesgarria iruditu zitzaidan.
Emozioak dira mugitzen gaituena eta hauetaz jabetzea eta kontrolatzea ezinbestekoa da.
Interneten
egon naiz begiratzen eta adimen emozioanala ondo laburtzen duen tesu
hau topatu dut. Adimen emozioanalari sarrera emateko egokia da.
Adimen emozionala
Howard Gardner (1993), bere adimen anitzekin,
adimentsua izatea ez dela adimen-koziente altua soilik edukitzea pentsatzen
hasi zen. Gardenerrek adimena, besteak beste, bitan bereizi zuen: pertsona
barnekoa eta pertsona artekoa.
Peter Salovey eta John Mayer (1990) adituek pertsona
arteko eta pertsona barneko adimenari Adimen emozionala izena jarri zieten.
Adimen emozionala izatea hiru ezaugarri nagusi biltzea esan nahi zuela
proposatu zuten:
- Norberaren emozioak eta gainerakoenak hautematea
- Hauteman diren emozio horiek ulertzea, bai norbanakoarengan bai gainerakoengan (enpatia)
- Aurretik hauteman eta ulertu diren emozio eta afektu horiek erregulatzeko gaitasuna