Magisteritzako ikasle baten bloga da hau.

Hementxe ikusiko dituzue hezkuntzarekin zerikusia duten: artikuluak, albisteak, bideoak ... Baina lasai oraindik hasi berria naiz mundu honetan, beraz, pazientzia apur bat eskatzen dizuet.

2012/11/28

GABONAK ETA JOSTAILUAK

Kaixo lagunak! 


Gabonak hurbiltzen diren einean telebistan gero eta jostailu iragarki gehiago ikusten ditugu. Kontsumismoa bultzatzen dute, hori badakigu, baina badago beste mezu sutilagoa, nahiz eta batzuetan sutila ez izan. Genero desberdinatasuna. Gizartearen gehiengoak urte osoan zehar berdintasunaren alde lan egiten du, saiatzen gara umeak berdintasunaren balorea barneratzea eta hilabetean jostailu enpresek haien iragarkiekin lan hori guztia desegiten dute.


Urte osoan zehar esaten diegu umeei ez daudela  nesken eta mutilen jolasak eta jostailuak, baina gabonetan ikusten dituzten iragarkiak kontrako mezua helarazten diete. Badakigu, zer nolako garrantzia daukaten hedabideek haurtzaroan, horregatik saiatu behar dugu berdintasunaren mezua indartzen.

Hemen usten dizuet adibide bat. Ikusi, pentsatu eta komentatu.








No hay comentarios:

Publicar un comentario